castellano

Boga Mendi Martxa 2023

Boga mendi martxa, Ondarroako Zubi Zahar Ikastolak (Aurrera Mendi Taldearen laguntzarekin) antolatutako mendi irteera da. Berau, Apirilaren 16an izango da eta bi ibilbide desberdin izango ditu adin zein forma fisiko desberdinak dituen jendeak parte hartu dezan.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin ditu baina garrantzitsuenak bi direla esango genuke. Lehena, hurbiltzen diren mendigoizale guztiek Ondarroa inguruko paisaiak eta toki bereziak ikustea eta ezagutzea mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzea eta haur zein nerabeei mendiak duen ezaugarri positiboak erakustea.

Bukatzeko, gonbidapena zabaldu nahi dizuegu egun pasa egin nahi duzuen familia guztiei eta mendian denbora bat igaro nahi duen orori.

[Nola heldu]    [Aparkalekuak]    [Zerbitzuak]

Nola heldu

Martxaren irteera Ondarroako Zubi Zahar Ikastolatik izango da, Ibaiondo kalea, 15.
(Ikusi aparkalekuen mapa)

[Hasiera]




Aparkalekuak

Aparkalekuak

[Hasiera]




Zerbitzuak

Aurrera mendi taldeak bezperan lo egin nahi dutenentzako gela bat prestatuko du 20 koltxoiekin (gainerakoek, bakoitzak bere esterila ekarri beharko du) baita furgonetan lo egiteko aparkalekua ere, eta martxaren egunean gosaria emango zaie irteera puntuan (doan). Dutxatu nahi dutenentzat ere zerbitzua eskainiko da, bai helmuga puntuan, bai Ondarroako kiroldegian.

Lotarako erreserba egiteko deitu 605751747 zenbakira (Karmele Lopez).

[Hasiera]



















 

(c) Aurrera Mendi Taldea 2023
(boga@aurreramt.org)